XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Aldeztuko nau neure Gotzon edo aingeru jagoliak? Ez, beintzat.

Gozkaiztua edo diabrua, nire aizkidia da; beronek salatuko nau, ta ixango da, nire kaltezko, ziñaldarija.

Nire oben edo pekatuak agerrtuko dira gixakunde gustijaren aurrian.

¡Ze lotsarija! Agerrtuko dira eurak neure lagunaen aurrian, nortzuk esten neben donia legez: neure gurasuen aurrian, nortzuk uste eben nintzala obenge edo iñosentea; neure autorrle edo Kompesore'aren aurrian... ¡ixildu neutsezan neure obenak! ¡Au, bai ixango dala lotsea!.

Irabagiko da epaya, ala betiko zorijonduna, ala betiko zori, gaiztua ixateko.

Epai au emongo dau Josu-kisto'k, bixijei eta illei, ixendatzen daula zorijondasuna ala zorigaiztua....

¿Zein bijetarik ezarriko yat? ¿Igongo ete naz Donoki edo Zerura?.

¿Ala jaurtiduko ete nabe barrendira? Epaya, beriala, egiztuko da, ta iñoz bez ezta geyago irabijauko.

¡Ze poz ta atsegiña ixango dot dauntzubodanian: Erdu neure Attearen onetsija, arrtzen gertuta daukazun bakala.

Baña, ¡ze bildurr ilgarrija ixango dot dantzubodanian: Zorigaiztua, alde-zakidaz betiko subara! ¡Neure Jaungoikua: ¿zein ixango ete da nire epaya? Eta ¿ez dot ardurarik, neure zoruna lorrtzeko?.

Atarapena.

- Geure egikintza danak agerrtuko ba-dira azkengo egunan, gixatalda gustijaren aurrian....

Esadazu, kistarr ona: ¿zegattik orain egingo dautsagu jaramona gixon burubakuen zer-esanai?.

Bestelan, bai, esan biarr dogula: ¿zer esango daust Jaungoikuak, azkengo egunan?.

BARRENDIJA.

Gogoratu-egixu, neure kistarr ona, zelako espetxe edo kartzelea barrendija edo impernua dan.